XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hilezintasunari buruz, liburu honetan esaten dena, ez da baipen bat ez eta ere aburu edo teoriaren bat, esperantza apal bat baizik.

Eritasunen aurka ari den zientziak egindako ahaleginen ondorio miragarri horien aurrean, eta gizakien bizitzea nola luzatu den ikusirik, gerorako hobakuntzari buruz, itxaropenez bizi gaitezke.

Gai honetan jakituria dutenek, osasunaren alde aurrerapen ugari egin dute: eta begirunez, eskertzen diegu.

Bizi-bilakabide hau, noraino hel liteke? Inork ere ez daki! Gizakiaren gogo eta adimenaren ahalmena, nork neur litzake? Horrengatik, gizakiok, heriotzea atzerarazi dezakegula, ikasi behar dugu.

Alden ezazu zure aldetik, gure gizateriak, menderen mendetan, eraman duen etsipen hori! Saia zaitez, gizaki guztien bizitzea, baita zurea ere, hobea eta luzeagoa izan dadin! Eta, zergatik nahiago dugu bizi-izatea?.